Bertso-eskolak, nerabezaroan hezteko espazio gisa

Egileak

  • Garazi Navarro Ugarteburu
  • Nahia Idoiaga Mondragon

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.117.2021.4

Gako-hitzak:

Bertso-eskola, Denbora libre hezitzailea, Nerabezaroa, Gizarte Hezkuntza

Laburpena

Euskal Herriko bertso-eskolek bertsolaritzaren transmisioaz haratago lan hezitzailea egiten dute nerabezaroa ardatz hartuta. Lan honen helburua da bertsoeskolak aisialdi hezitzailearen arloko eragile gisa aztertzea, nerabeei talde horien parte izateak eskaintzen dizkien ekarpenak zeintzuk diren ikertuz. Horretarako, Bizkaiko bertso-eskoletako 49 kidek asoziazio askeko ariketa bat egin zuten Grid Elaboration Method delakoari jarraiki eta bertan sortutako erantzunak analisi lexikalaren bidez aztertu ziren, zehazki Iramuteq softwarea erabiliz. Horrez gain, datu osagarri gisa galdera ireki batzuk ere egin zitzaizkien parte-hartzaileei. Ateratako emaitzek bertso-eskolen balio hezitzailea baieztatu dute, eta nabarmendu dituzte, aisialdi hezitzailearen arloan, nerabeen identitatea garatzeko gune gisa eta plano psikosozialean eragina duen espazio gisa. Zehazki ikusi da gazteen aisian oinarritutako euskal kulturaren transmisioa eta lanketa kognitiboa lantzeaz gain, harreman-esparruan ekarpen nabarmena egiten dutela parekoen arteko transmisioan eta norberarekiko erronketan oinarritua.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2021-05-21

How to Cite

Navarro Ugarteburu, G., & Idoiaga Mondragon, N. (2021). Bertso-eskolak, nerabezaroan hezteko espazio gisa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (117), 75–90. https://doi.org/10.26876/uztaro.117.2021.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Egile beraren artikulu irakurrienak