«Geroztik, gudan gera»: gerra luzea Francoren diktaduraren prozesu eratzaile gisa (1936-1948)

Egileak

  • Josu Santamarina Otaola

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.115.2020.3

Gako-hitzak:

Gerra luzea, Frankismoa, Estatu berria, Errepresioa, Okupazioa

Laburpena

1936ko uztailean militarren estatu-kolpetik aurrera hasi zena «Gerra Zibila» gisa ulertzea molde narratibo batzuen ondorioz indarrean dagoen konbentzioa da. Horren aurrean, hainbat ikusmolde historiografikok gerra kontatzeko marko tradizionalak zalantzan jartzen dituzte, besteak beste, Espainiakoa «Europako Gerra Zibila»ren parte gisa ulertzen dutenak, 1940ko hamarkadako borrokaldiak «gerra zibil irregular» bezala ikusten dituztenak, baita gerra eta errepresioaren logika bateratuak azpimarratzen dituztenak ere. 1936tik 1948rako prozesu historikoa gerra luze gisa ezaugarritu behar da, gerrak errepresiorako —politizidiorako— markorik aproposena ezarri zuela azalduz. Azkenik, gerra/errepresioa bera ere «teknologia» gisa ikustea proposatuko da, prozesu politiko horren dispositiboak berrikusteko eta azalpen historiko baten parte izateko.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2020-11-26

How to Cite

Santamarina Otaola, J. (2020). «Geroztik, gudan gera»: gerra luzea Francoren diktaduraren prozesu eratzaile gisa (1936-1948). Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (115), 55–76. https://doi.org/10.26876/uztaro.115.2020.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak