Zuzenaren aldeko desobedientziaz

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-11-29
Jokin Apalategi

Laburpena

Herritar sanoa obeditzen eta agintzen ikasia izan behar da eta bietarako onarpena eta ahala landu behar ditu. Herritarraren gaitasunik propioena baita gizaki libreen gobernamenduan gurutzatzen diren bi alor horiek ezagutuz bereganatzea. Politikan gobernatzaileak eta gobernatuak daude, noski, baina binomio hori ez da ulertu behar ekonomian aktiboaren eta pasiboaren artean dagoen lehia bezala. Demokrazian, gobernatzailea eta gobernatua ez baitira dominatzailea eta dominatua. Ez gaude harreman ekonomikoen alorrean, eta ondorioz, ez da nagusi eta esklaboaren arteko truke baten gisakoa. Alor ekonomikoan binomioaren barnean desberdintasuna, hierarkia eta unilateralitatea nabarmentzen direnean, aldiz, harreman politikoen alorrean agintea duenak berdina duen norbaitengan daukan eragina baloratzen dugu, eta, berdintasuna erreferentziatzat harturik, bera bezala gizaki libre direnei zuzentzen ari dela erakusten dugu. Lantxo honetan desobedientzia obedientziari oposatuz baikorki aipatzean, itxurakeriaren eta bizi dugun mundu irrazionalaren aitzinean sortzen den zuzenaren aldeko erantzun-jarreratzat hartzen dugu. Orduan, obedientziaren estilistika ezagutzetik igaroaz desobedientziaren estilistikara helduko gara. Horretarako, ezinbestekoa da menpekotasuna, onarpena, korformismoa, eta abar berdefinitzea; baita erresistentziarako eskubidea, kontzientziazko eragozpena, oldartzea, eta abar berplazaratzea ere. Demokrazia, praktika edo jardunbide egokiz karakterizaturik ageri den forma erakundetiar bat ezezik, askatasunen, pluralitatezko onarpenen eta une bakoitzean gehiengoz hartzen diren erabakien defentsan inspiraturik gertatzen den jarduna baita. Baina ahantzi gabe, aldi berean, demokraziak herritar bakoitzaren bihotzean sortzen den tentsio etikoa ere adierazten duela; hots, politika berrargitzeko eta ekimen publikoa etengabe berdefinitzeko justizia unibertsalaren printzipioetatik eta banako politikoaren barrenenetik janaritutako eskakizunen emaitza dela.

Nola aipatu

Apalategi, J. (2018). Zuzenaren aldeko desobedientziaz. Gogoa, 18. https://doi.org/10.1387/gogoa.20357
Abstract 339 | PDF Downloads 396

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

obedientzia-desobedientzia, disidentzia zibikoa, erresistentziarako eskubidea, betekizun etikoa, bortxaren ukoa, kolaborazio librea, errebelamendua

Atala
Artikuluak